Asteazken honetan 90 urte beteko dira Irungo bataila hasi zela. Hiria ahaztuta dagoen ezkutu eta babesleku izan zen: garesti ordaindu zuen erresistentziari esker, Gipuzkoako hainbat hiri suntsipenetik libratu ziren. Irun, beraz, egun gutxiren buruan, apokalipsi bihurtu zen. Argazkiak ikustea besterik ez dago: sua eta kea nonnahi.
Horietako batean, amona etsitu batek ezezagun biri emandako bi bilobak agertzen dira. Raymond Vanker argazki-kazetaria ospetsu bihurtu zen, haurretako bat besoan zuela Avenida zubia gurutzatuz. Horace Abrahams lankideak betiko izoztu zuen lasterketa hura, Irun infernua zenean.
6 de septiembre de 1936. Arriesgando la vida, el periodista francés Raymond Vanker cruza el puente internacional Irún-Hendaya con el bebé confiado por una anciana. A sus espaldas arde Irún, recién ocupada por las tropas rebeldes.
Hoy la calma del lugar contrasta con este drama. pic.twitter.com/zOf2m8oVUi— GEFREMA (@gefrema) 5 de octubre de 2020
Bederatzi hamarkada geroago, une horrek gure kontzientzia astintzen jarraitzen du. Heriotzaren eta biharamunaren arteko muga zubi huts bat dela gogorarazten digu, eta itxaropenak, beti, arrotz baten besoetan salbaturiko haur baten aurpegia duela. Urteurren honetarako hamaika jarduera antolatu ditu Irungo Udalak.
Eta 1936. urtearekin egin beharreko konexioaz haratago, memoria gaurkotasunera ere datorrelako. Ukrainia, Gaza eta Somalia, hiru aipatzearren, hor daude. Eta horietako bizilagun batzuk, gurean. Gerra beti gerra dela gogoratuz.
1936ean eta gaur.




