2026eko agostoren 20a
  • Acceder
es Castellano eu Euskara
Bidasoa Txingudi Gaur
No Result
View All Result
  • Bidasoa Txingudi
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
Bidasoa Txingudi Gaur
  • Bidasoa Txingudi
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo
No Result
View All Result
Bidasoa Txingudi Gaur
No Result
View All Result

Kilometro Lezok kultura herriko txoko guztietara eramango du udaran

por Aitziber Muga
16 agosto, 2026
in Cultura

Abuztuaren 21etik irailaren 20ra bitartean zortzi doako emanaldi eskainiko dira

Lezoko kaleak, plazak eta parkeak arte eszenikoen agertoki bihurtuko dira berriro ere abuztuaren 21etik irailaren 20ra bitartean. Kilometro Lezo jaialdiak zazpigarren edizioa ospatuko du aurten, eta zortzi emanaldi eskainiko ditu herriko hainbat gunetan, euskal sorkuntza kalera ateratzeko eta kultura herritar guztiengana gerturatzeko helburuari eutsiz.

Pandemiaren garaian sortutako egitasmoak urteekin sendotzea lortu du, eta hasierako xedeari eutsi dio: euskal konpainiei eta sortzaileei erakusleiho bat eskaintzea, doako kultur programazio baten bidez. Aldi berean, jaialdiak bere nortasun propioa garatu du, herriko espazio ezberdinak kulturaren bidez aktibatzea ardatz hartuta.

Aitzol Saizarrek, Kultura zinegotziak, aurkezpenean azaldu zuenez, azken urteetan formatu ibiltaria sendotzea izan da jaialdiaren ezaugarri nagusietako bat. «Kilometro Lezok izaera berezia dauka; urte batzuetatik hona formatu ibiltaria eman diogu, herriko gune ezberdinetara iristeko helburuarekin», adierazi zuen.

Bi agertoki berri

Aurtengo edizioak bi espazio berri gehituko ditu ibilbidera. Horietako bat Altamirako anfiteatroa izango da. Azken hilabeteetan berritu duten gunea lehen aldiz erabiliko da kultur emanaldi baterako, eta bertan Dejabu konpainiaren Itzulera antzezlana izango da ikusgai.

Antolatzaileen esanetan, helburua ez da emanaldi bakar bat eskaintzea soilik, baizik eta espazio berri horri etorkizuneko erabilera kulturala ematea. «Helburua da espazio horrek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz herritarrengana hurbiltzea, eta bertan hemendik aurrera kultur eskaintzak egitea», nabarmendu zuen Saizarrek.

Beste berrikuntzetako bat Lezoandia parkea izango da. Markesanen kokatutako naturagune horretan Bitxa konpainiaren Aritik tiraka lana eskainiko dute. Haurrei zuzendutako ikuskizuna bada ere, antolatzaileek uste dute inguruneak berak publiko guztientzako esperientzia berezia eskainiko duela.

Horiez gain, Lope de Isasti, Gurutze Santuaren plaza eta Goiko plaza ere jaialdiaren agertoki izango dira, kultur eskaintza herriko txoko desberdinetara eramanez eta herritarrak espazio horiek beste ikuspegi batetik bizitzera gonbidatuz.

Euskal konpainien aldeko apustua

Kilometro Lezo Euskadiko Kale Arteen Jaialdien Sareko kidea da, eta beste 16 jaialdirekin batera espazio publikoan egiten den kulturaren aldeko apustua partekatzen du. Ainhoa Salaberriak, Kultura teknikariak, azaldu zuenez, sare horren filosofia bat dator Lezon garatzen duten ereduarekin: kalitatezko arte eszenikoak kalean eta doan eskaintzea.

Egitarauari abuztuaren 21ean emango zaio hasiera, Hortzmuga Teatroaren Alonso, ezinbesteko mandatuen mezularia lanarekin. Ondoren iritsiko da Trapu Zaharra konpainiaren Azkena eta bagoaz antzezlana. Emanaldi horrek esanahi berezia izango du Lezorentzat, Lierni Fresnedo aktore lezoarra baita antzezleetako bat. «Plazerra izango da guretzat bera etxean ikustea antzezten», adierazi zuen Salaberriak.

Irailean, programazioa diziplina anitzetara zabalduko da. Musika Xak taldearen kontzertuaren bidez izango da protagonista, eta dantzak ere presentzia nabarmena izango du Osa eta Mujika konpainiaren Tupper ikuskizunarekin. Horrez gain, Ander Sanchezek clown emanaldia eskainiko du.

Jaialdiari amaiera Lezoko jaien barruan emango zaio. Oinkari dantza taldeak eta Hika antzerki taldeak elkarlanean sortutako Makilotsak ikuskizunak itxiko du aurtengo edizioa.

Guztira, lau antzezlan, kontzertu bat, clown ikuskizun bat eta bi dantza emanaldi izango dira Kilometro Lezoren zazpigarren edizioan.

Aitziber Muga

Aitziber Muga

Next Post

La ilusión de la Copa de Francia llega a Hendaia

Gomendatutako albisteak

Unai Amiano, de Irún, jugará el 1 de julio en las fiestas de San Pedro y San Marcos en colaboración con Mariezkurrena

2 meses ago

Eric Pérez Eibarren formará parte del primer equipo esta temporada

1 semana ago

Albiste ezagunenak

  • El Irudek Bidasoa Irun recibirá a uno de los principales equipos de Japón en una pretemporada con Supercopa Ibérica

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • La alcaldesa de Irun cuestiona el plan foral de carreteras para la comarca

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Ha comenzado la selección del ganador de la Insignia de Oro de Hondarribia

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • El tráfico de mercancías en el puerto de Pasaia ha aumentado un 4,3% en los primeros seis meses

    0 shares
    Share 0 Tweet 0
  • Bandera de Zarautz: un campo de regatas como prueba de La Concha

    0 shares
    Share 0 Tweet 0

Gaur

Gaur representa la fuerza del periodismo local, con el compromiso de contar de primera mano lo que ocurre en los pueblos y barrios de Euskadi y Navarra.

Categorías

  • Actualidad
  • Amorebieta-Etxano
  • Cultura
  • Deportes
  • Durango
  • Economía
  • ekologia
  • El Tiempo
  • Elantxobe
  • Hondarribia
  • Irun
  • Ocio
  • Plentzia
  • Política
  • politikak
  • Salud
  • San Sebastián
  • Sestao
  • Sucesos
  • Vigo
  • Villabona
  • Vitoria
  • Vitoria-Gasteiz

Información Gaur

  • Aviso Legal

  • Política de Privacidad

  • Condiciones de Uso

  • Cookies

  • Publicidad
  • Contactar

© 2026 Gaur.

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Acceder
No Result
View All Result
  • Bidasoa Txingudi
  • Política
  • Sucesos
  • Deportes
  • Ocio
  • Economía
  • Cultura
  • Salud
  • El Tiempo

© 2026 Gaur.