Euskara ikasteko dirulaguntzak
Irurako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskaintzen ditu. 2025-2026 ikasturtean euskara ikasi dutenek, edota 2026-2027 ikasturtean hasteko interesa dutenek, laguntza desberdinak jaso ditzakete.
Dirulaguntzen informazioa Udalaren webgunean dago, Euskara atalean. Bertan, eskuragarri dauden laguntzak eta deialdi bakoitzaren informazioa aurki daiteke. Interesatuei gomendatzen zaie atal hori bisitatzea, eskuragarri dituzten laguntzak ezagutzeko.




