43. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa, beste behin arrakastatsua
Gaur, 43. Inazio Iriarte Margo Lehiaketan, margoztu zuten 24 lagunek parte hartu dute, eta lehiaketa arrakastatsua izan da. Aurkeztutako lanen kalitateak oso maila altua izan du. Parte-hartzaileak Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutatik etorri dira, eta lehiaketaren garrantzia azpimarratu du Juan Bautista Mendizabalek.
Lehen saria Granadatik, Adrian Marmolejo Claren eskutik iritsi da, epaimahaiak bere lanaren «perspektiba eta teknika oso ona» dela azpimarratu baitu. Bigarren saria, bestetik, Fernando Ureta Castelok irabazi du, Arabako Artziniegatik etorrita; bere lanaren «barne argi ilunaren kontrastea» nabarmendu du epaimahaiak. Hirugarren saria, Carlos Uriagerek Mungiatik, Bizkaitik, eskuratu du, koadroak «bizitasuna eta Azkoitiko giroa» islatzen duela adierazi du epaimahaiak.
Epaimahaiko kideak ziren Xebas Larrañaga, Gorka Larrañaga, Udane Juaristi eta Valentin Manterola, eta udalagatik, Sonia Vazquezek eta Iraitz Otañok parte hartu zuten. Lanen erakusketa irailetik aurrera egongo da ikusgai Portaleburu Erakusketa Aretoan.




