Oiartzunek festari erantzun dio
2026ko Xanistebanak amaitu dira, eta udalak jaien balorazio gisa “oso ona” eman du. Joana Mendiburu Garaiar alkateak adierazi duenez, jai giroa sanoa izan da, jaien antolakuntza eta herritarren parte-hartzea nabarmen izan delarik. Ekitaldi guztietan izandako antolakuntza eta koordinazio lan ona nabarmendu ditu alkateak.
Plaza eta kaleetan haur, gazte eta helduak ibili dira, une zoragarriak eta hunkigarriak bizitzen. Jai honek lagunak eta familiak elkartzeko aukera eman die, gizarte azkarra den honetan denbora pixka bat gelditzeko.
Eraso matxistei eta arrazistei dagokienez ez da irregulartasunik jaso, eta horrek esan nahi du jaiek genero eta jatorri guztietako pertsonek disfrutatzeko aukera eskaintzen dutela. Eragile ezberdinekin izandako elkarlanak tratu ona eta poza garantizatu ditu, eta horregatik ez da beharrezkoa izan protokolo berezirik martxan jartzea.
Aurten, udalak garraio publikoa sustatzeko neurriak hartu ditu. Xorrolaren gaueko zerbitzua eskaintzen jarraitu die, eta EkialdeBusek bere zerbitzua indartu du, biak ere ondo funtzionatu dute.
Garbitasunari dagokionez, azken urteetan instalatutako komun moduluek harrera ona jaso dute. Hondakinak gutxitzea eta birziklatzearen bitartekoak egokia izan dira alkatearen iritziz, baina oraindik hobetzeko duen alor bat dago, botiloien arazoa.
Amaitzeko, alkateak esker ona adierazi die festetan lan egin duten udal langileei, ekintza guztiak antolatu eta posibilitatu dituzten boluntario eta eragileei. Oiartzunek beraz, festari ederki erantzun dio; festari erantzun behar zaiolako, gozatuz eta disfrutuz.
Gora Xanistebanak! Gora herrietako jaiak!



