Burdinolen historia eta herritarren bizimodua ikertzen
Oiartzungo ondarea berreskuratzeko asmoa duen Mugarri bildumaren 29. alea plazaratu da, Xanistebanen bueltan. Joxemari Iturrioz Oñatibiak idatzi duen liburua, Oiartzungo burdinolak, olagizonen auzia eta Olaberria udal burdinola, burdinolen inguruan jasotako historia eta bizipenak jasotzen ditu.
Olaro gizonen burdinolen aztarna eta ondarea ez dira Oiartzungo historian baztertzekoak. Mendeetan zehar herriaren ekonomia eta paisaia eraldatu dituzten burdinolen funtzionamendua, haien inguruko bizimoduak eta istorioak azaltzen ditu liburuak, eta bereziki Olaberria burdinolaren ibilbidea aztertzen du.
Liburua 12 €an eros daiteke Oiartzun 2026 urtekaria eskuratzerakoan: Berezi janari-dendan (Altzibar); Pikoketa estankoan (Arragua); Garmendia okindegian, Urrats paper-dendan eta Zapirain estankoan (Elizalde); Ibarreko gasolindegian (Iturriotz); Galdos tabernan (Gurutze); eta Intxixu jatetxean eta Mamuteko liburudendan (Ugaldetxo).



