Udako Merkatua Hondarribin
Hondarribiko Udalak eta Bidasoa Aktibak, hiriko merkatarien eta artisten laguntzarekin, udako merkatua antolatu dute. Azpimarratu beharra dago, merkatua abuztuaren 1 eta 2an izango dela, San Pedron kalearen inguruan. Helburua, merkatari lokalak sustatzea eta Hondarribiko establezimenduak kalitatez eta erakargarritasunaz ikusaraztea da.
Aurten, merkatu honek zazpigarren edizioa ospatuko du eta 20 estandista izango ditu, produktu eta proposamen oso anitzekin. Estitxu Urtizberea alkateordeak azpimarratu duenez, tokiko artistek eta sortzaileek protagonismo berezia izango dute. “Hori da merkatua balio erantsi benetakoa ematen duena; objektu eta produktu bereziak eta desberdinak eskuratzeko aukera ematen du.” Hori dela eta, Urtizbereak herritarrak merkatura hurbiltzera animatu ditu, “Hondarribian dugun talentua ezagutzeko.”
Merkatua, bi egunetan zehar garatuko da; larunbatean, postuak 11:00etatik 21:00etara egongo dira irekita, eta igandean, berriz, 11:00etatik 20:00etara. Aurten, berritasun bat egongo da: eguerdian edari naturalez gozatzeko aukera izango da, parte-hartzaileetako postuetan txartel bat lortu ondoren. Larunbatean, Sagarrek proiektuarekin batera, sagardoa eta tokiko eztia ekologikoen dastatze gidatua izango da; igandean, berriz, El Curry Verderen udako zumoak dastatuko dira. Urtizbereak gaineratu du, azken egunetan egon den beroagatik, edari freskagarri hauek “zalantzarik gabe, ondo jasoko direla.”
Haurrentzat tailer libreak ere egongo dira. Parte hartzeko, jarduera bakoitzaren aurretik, gutxienez minutu 30 lehenago izena eman beharko da. Tailerrak 12:00etan egingo dira. Larunbatean, 4eta2 taldearekin, “Ehundu ehunekin” tailerra egingo da 5 urtetik gorako umeentzat. Igandean, aldiz, Lamiarri Tattoo Studiok “Kometa zeruan” tailerra antolatuko du, bost urtetik gorako haurrei zuzenduta.
Musika ere presente egongo da eta aurreko urtean bezala, kale antzerkia izango da. “Jendeari interakzioa egingo dioten pertsonaiak egongo dira, eta esperientzia oso dibertigarria izan zen, beraz, errepikatu nahi izan dugu.” Urtizbereak adierazi du.
Azkenik, zozketak ere izango dira merkatuaren zazpigarren edizio honetan. Eginiko erosketengatik, 100 euroko 16 bonu irabazteko partaidetzak banatuko dira larunbatean 20:30etan eta igandean 19:30etan. Bonuak parte-hartzaileetako establezimenduetan trukatu ahal izango dira.



