Almirante Gaztañetako igogailu berria martxan da
Azaroaren 14an, Almirante Gaztañetako igogailu publiko berria martxan jarri zen, Mutrikuko Udalak 2022an onartutako Irismen plana jarraitu ondoren. Proiektua 2024an hasi zen, José María Altzibar eta Gaztañeta kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko asmoarekin.
Igogailu berri honek, 545.433,19 €ko kostua izan du, eta diru laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioen Sailaren bidez, aurrekontuaren %56,32, alegia, 307.188,87 € lortu delarik.



