Irailaren 1etik 18ra, euskara ikastaroetan izena emateko aukera
Irailaren 1etik 18ra zabalik egongo da euskara ikastaroetan izena emateko epea. Herritarrek euskara ikasi edo hobetu nahi badute, Iruran eta Tolosaldean ikasteko aukera izango dute.
Ikastaro batean izena eman nahi dutenek euskaltegiari edo Irurako Udalarekin harremanetan jarri behar dute. Taldeak ikasle kopurua betetzen denean sortuko dira.
Informazio gehiago eskuratzeko, Irurako Udaleko Euskararen Zerbitzura deitu daiteke astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 15:00etara, telefonoz 943 691 333 / 688 879 800 zenbakietara edo euskara@anoeta.eus helbidera idatziz.



