Karrikako festak hasi dira
Herriko kaskotik Karrikara salto eginaz, jaiek hasiera emango diete bihar, abuztuaren 14an, Artaso elkartearen antolakuntzarekin. Hiru egunetako egitaraua prestatu dute auzoko festetarako, frontoian egingo diren ekitaldien inguruan.
Egitaraua
Abuztuak 14, ostirala:
19:00 – Txupinazoa
20:00 – Elkarretaratzea, dultzaina taldearekin
22:00 – XXXVII. Truk txapelketa
Abuztuak 15, larunbata:
09:00 – XVI. BTT lagun-irteera (izen-ematea 08:15ean)
09:30 – Goiz eresia
10:00 – Meza
11:00 – Haurtzaro dantza taldearen emanaldia
12:00 – Toka txapelketa
18:30 – Sagardo probaketa eta V. Patata tortilla lehiaketa (etxetik eginda)
19:00 – Herri kirolak. Auzo lagun arteko desafio mundiala
Ondoren, otar eder baten zozketa.
Abuztuak 16, igandea:
11:00 – Haur jolasak
12:00 – Pilota partiduak
14:00 – Auzo bazkaria
19:00 – Zaldi-dema
Ondoren, plater konbinatuak afaltzeko aukera.
22:00 – Karri-bingo
23:00 – Zezen suzkoa eta su artifizialak.



