Argindar zerbitzuaren arazoak
Igandean, herriko ekaitz baten ondorioz, argindar zerbitzuan matxura larria gertatu zen. Iberdrola, arazoa behin betiko konpontzen saiatzen ari da eta azken egunetan hainbat etxetan argindar mozketak izan dira.
Behin-behineko konponketarik ezean, bi generadore handiak jarri dira herrian; bata Antxiola inguruan eta bestea Ibai Ondo ekialdean, kaltetutako guneei argindar zerbitzua bermatzeko asmoz. Antxiola kaleko arazoa konpondu dela jakinarazi da, generadorea kentzeko aukera izan da.
Bestalde, Ibai Ondoko matxura konpontzeko beharrezko piezak iritsi arte, generadorea bertan mantenduko da, inguruko etxe eta zerbitzuei argindar zerbitzua emateko.
Hala ere, piezak iritsi baino lehen, argindar zerbitzuan gorabeherak eta etenaldiak izaten jarraituko dutela adierazi da. Udalak Iberdrolarekin jarraipena egiten du egoeraren kontrola eta konponketa ahalik eta azkarren burutzeko.
Barkatu herritarrek jasaten dituzten eragozpenengatik eta eskerrik asko ulertzeagatik.
