Eider Mendozak atsekabea adierazi du Rafa Uribarren foru diputatu ohiaren heriotzagatik

Eider Mendozek atsekabea adierazi du Rafa Uribarren heriotzagatik

Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak “atsekabe handia” adierazi du Rafa Uribarren heriotzagatik. Uribarren 2005 eta 2011 urteen artean Landa Garapeneko foru diputatu izan zen eta diputatu nagusiak azpimarratu du berak gure Herriarekin eta bere garapenarekin izan zuen konpromiso handia.

Mendozak bereziki nabarmendu du Uribarrenekin izan zuen harremana Eusko Legebiltzarrean, eta biak partekatu zuten aldian, aipatuz nabarmen bere ibilbidea eta herrigintzari eskainitako dedikazioa, bai Arrasateko eta Anoetako zinegotzi, bai legebiltzarkide eta batzarkide gisa. Uribarrenek Gipuzkoako Foru Aldundiko landa garapeneko arloan emandako urteak gogoan izan ditu.

Lehen sektorea eta landa ingurunea ondo ezagutu eta gertu izan zituen Uribarrenek foru diputatu gisa, eta etorkizuneko erronketara egokitzeko lan sakona egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundian. Mendozak bere doluminak eta hurbiltasuna helarazi nahi izan dizkie Rafa Uribarrenen familia, lagun eta hurbilekoei samin une hauetan.