Emakunderen udako ikastaroa Donostian
Irailaren 8an eta 9an, Emakundek Donostiako Miramar Jauregian indarkeria matxistaren biktimak laguntzeari buruzko ikastaro bat antolatu du. Ikastaroaren izenburua “Indarkeria matxistaren erronka berriak: biktimizaziotik erreparaziora” izango da.
Hogei aditu inguruk indarkeria matxistaren biktimen erreparazioari buruzko ikerketak eta irtenbideak aztertuko dituzte, bai arlo emozionaletik, bai arlo sozial eta ekonomikotik.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, indarkeria matxista jasan duten emakumeen erreparazioa, funtsean, bizi-baldintzak hobetzea, birbiktimizazioa saihestea eta autonomia indartzea da. Horregatik, ikastaroan hainbat dimentsiotatik aztertuko da erreparaziorako eskubidea, justizia, unibertsitatea eta erakundeen aldetik.
Ikastaroaren programa gehiago ikusteko, esteka honetan bisitatu dezakezu.
