Irunen Isuri Gutxiko Eremuaren inguruko informazioa
Plaza Txanaletan kokatutako Irunen Isuri Gutxiko Eremuari buruzko informazio guneak, lehen hilabetean, 127 kontsulta jaso ditu. Herritarrek gune hauetako ordenantza onartzeko prozesua eta inguruko zalantzak argitzeko aukera izan dute.
Zehazki, 36 eta 65 urte bitarteko pertsonek egin dute kontsulten %53,5, eta 65 urtetik gorakoek %40. Genero aldetik, 66 emakume eta 34 gizon izan dira, eta Iruneko bizilagunak izan dira kontsulten %75. Hurrengo hilabetean, irailaren bukaera arte, gune hau zabalik egongo da, astelehenero eta ostiralero 09:00etatik 13:00etara, eta asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.
Ordenantza lehendik onartua izan den arren, oraindik ere informazio publikoa jaso daiteke, herritarrek, enpresek, elkarteek eta interesatuek kontsultak, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera izango baitute, abuztuaren 6ra arte.
