Uztaileko udalbatzarra, hamaika puntukoa
2026ko uztailaren 29an, asteazkeneko 18:00etan, Oiartzun udaleko osoko bilkura egingo da. Bilkuran, 11 puntu aztertuko dituzte, lehen biak mozioak izango direlarik. EAJ/PNV taldeak aurkeztutako lehena, Ertzaintza eta udaltzaingoen aurkako mehatxu, jazarpen eta seinalatzeak gaitzesten dituen mozioa da, bizikidetza demokratikoaren alde. Bigarren mozioa, EH Bildu taldeak aurkeztua, Oiartzun udalerri euskalduna arnas gune bilakatzeko beharrezko pausoak emateko erabakien proposamena da.
Udal ordezkariek hauek izango dituzte aztergai:
1. Aurreko batzarrari dagokion akta onartzea.
2. EAJ/PNV taldeak aurkeztutako mozioa.
3. EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa.
4. Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalekin lankidetza hitzarmena, gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako arreta zentroan.
5. Udalak eta Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak 2-3 urteko gelako hezkuntza baimenari uko egitearen atzeratzea 2027ko irailaren 1era.
6. Arkotz eta Arañaburu kaleen azterketa geoteknikoaren zerbitzua hutsik deklaratzea.
7. 2026ko zerga ordenantzaren aldaketa.
8. 2026/02 kreditu aldaketa.
9. 2026/07 kreditu aldaketa.
10. Beste organoen jardueraren jarraipena.
11. Eskari-galderak.
Azken pleno hau udako oporretako aurreko azkena izango da, abuztuan ez baita udalbatzarrik egingo, irailean hurrengoa egingo delarik.
