Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lotura hobetzen du
Azahara Domínguez diputatuaren arabera, uztailaren 13tik aurrera, TO02 lineak gaueko bi zerbitzu berri eskainiko ditu, astelehenetik ostiralera. Hau da, 22:30ean Tolosatik Berastegi aldera eta 22:50ean Berastegitik Tolosara. Irailaren 1etik aurrera, gainera, goizeko lehen orduetan bi zerbitzu berri gehituko dira, 05:50ean Tolosatik eta 06:10ean Berastegitik abiatuz.
Hobekuntza hauek erabiltzaileen beharrak asetzeko estrategiaren parte dira. Azahara Domíngüzek adierazi duenez, helburua da garraio publikoa erabiltzen duten pertsonen esperientzia hobetzea, bereziki lanera joateko eta itzultzeko. Horrela, Berastegiko, Berrobiko eta Elduaingo alkateekin lankidetza estua mantentzen dutela azaldu du, Lurraldebusen bidezko garraioa hobetzeko.
