Hondarribia Udalak txozna bat eskuratzeko epea ireki du
Hondarribia Udalak irailerako planifikatutako Jaien baitan txozna bat instalatzeko eskaerak egiteko epea irekita dago.
Uztailaren 1etik 15era, irabazteko asmorik gabeko kultura, kirol, aisialdi edota gizarte elkarteek osoko zozketa batean parte hartu ahal izango dute.
Eskaerak egiteko modu bi daude, batetik, Udalaren webgune ofizialean, bestetik, BAZen aurrez aurreko eskaera bat eginda. Aldi berean, elkarteek Hondarribian egoitza eduki beharko dute espazio hauetako baten irabazlea izateko.
Txozna kopurua
Txozna guztiak Benta Zaharrako aparkalekuan kokatuko dira, ohiko lekuan, kontzertuak egiten diren gunean. Guztira, seiren bat
Ohar garrantzitsua: txozna bat elkartasun elkarte edo erakunde batek erabiliko du, bereziki gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten elkarteen artean.
Elkarteen zozketa uztailaren 17an, arratsaldeko 13:30etan egingo da Hondarribiko Udalean, elkarte bakoitzeko ordezkari bat bertaratu beharko da.
